Horniketarako uren kontrol analitikoa; baita ureztatze, euri, ibai eta abarretako uraren kutsadura mailarena eta nekazaritzako eta abeltzaintzako nahiz industriako isurien indar kutsatzailearena ere. Hidroponiako erabileraren elikadura soluzioak.

Fraisoro Zentroko laborategiak ENACek emandako 434/LE1057 zk. kreditazioa du, uretan eta isurietan parametro hauek analizatzeko:

a) pH, 1,7 eta 12 artean (PNTE/LF/303)
b) Eroankortasun elektrikoa, 10 eta 50000 µS/cm artean (PNTE/LF/301)
c) Solido esekiak, 5 eta 20000 mg/l artean (PNTE/LF/304).

Egin beharreko urratsak honakoak dira:

  1. Begiratu laborategia noiz dagoen libre eskatutako analisiak egiteko.
  2. Laginak hartu. Beharrezko kantitateak egin beharreko analisien parametroen araberakoak izango dira. Oro har, 1,5 litro ur nahiko dira saiakuntza kimikoak egiteko. Laginaren ontzia uretan ondo pasa behar da bete aurretik, eta barruan airerik gera ez dadin saiatu behar da, likidoari gainezka eginaraziz. Kanilen edo iturrien kasuan, urari irteten utzi behar zaio hainbat minutuz lagina hartzen hasi aurretik. Bestalde, lagina asteko zein egunetan bidaltzen den hartu beharko da kontuan, jaiegunak direla eta analisia atzeratu ez dadin. Laginak bidaltzeko asteko lehen egunak dira egokienak (astelehenetik asteazkenera).
  3. Dagokion inprimakia bete (kutsadura, besteak). Prezioak inprimaki horietan agertzen dira. Eskualdeko Nekazaritza Bulegoen bidez bidalitako laginek %75eko diru laguntza izango dute. Lurralde historikoko elkarte profesionaletako kideek %85eko diru laguntza izango dute (Gilbe, Fruitel, Lurgintza...), baina laguntza hori ez da bateragarria aurrekoarekin.
  4. Lagina laborategira bidali, Eskualdeko Nekazaritza Bulegoen bidez edo beste edozein bitartekoren bidez. Laginak ez du ordu gehiegiz egon behar giro tenperaturan, horrek baliogabetu egin baitezake analisiaren emaitza. Zalantzarik izanez gero kontsultatu telefonoz edo aguas@gipuzkoa.net helbidera idatziz.

Analisia bukatzen denean, igorleari eskutitz bat bidaliko zaio dagokion zenbatekoa ordain dezan. Laborategiak ordainketaren ziurtagiria jasotzean bidaliko du saiakuntzaren txostena.

Uren laginen analisien emaitzak interpretatzeko, aholku hauek kontsulta daitezke:

Argitaratutako artikuluak ere kontsulta daitezke.