| Lan arlo honetan baimendu
gabeko pestizida hondakinik dagoen begiratzen da, baita Europako
Batasunak ezarritako Hondakinen Gehieneko Mugak (HGM) gainditzen
dituen kontzentraziorik ote dagoen ere.
Fraisoro Zentroko laborategiak ENAC–Kreditazioko
Erakunde Nazionalak emandako 434/LE857 zk. kreditazioa du,
gai hauek analizatzeko:
a) Imidacloprid hondarrak, DAD detektagailudun HPLC bidez,
0,020 eta 0,667 mg/kg artean, tomate, piper, letxuga eta kiwitan
(PNTE/LF/101).
b) N-metilkarbamato hondarrak –metomilo, carbofuran,
carbaril eta metiocarb–, DAD detektagailudun HPLC bidez,
0,036 eta 0,72 mg/kg artean, letxuga, piper, kiwi eta sagarretan
(PNTE/LF/105).
Bestalde, nitrato edo metal astunen gisako kontaminatzaileak
ere aztertzen dira, laginaren jatorriak hala frogatzen duenean.
Horrelako analisirik nahi izanez gero, honako urratsak egin
behar dira:
- Pestizidak taldeetan sailkatuz zehazten dira normalean.
Aztertu nahi den materia aktiboa laborategi honetan zehatz
daitezkeenen artean ote dagoen jakiteko inprimakien eranskinak
begiratu beharko dira. Hala ez bada, begiratu (instrumental2@gipuzkoa.net).
- Beharrezko lagin kantitatea ziurtatu.
- Lagina hartu
- Dagokion inprimakia
bete. Prezioak inprimaki horietan agertzen dira. Eskualdeko
Nekazaritza Bulegoen bidez bidalitako laginek %75eko diru
laguntza izango dute. Lurralde historikoko elkarte profesionaletako
kideek %85eko diru laguntza izango dute (Gilbe, Fruitel,
Lurgintza...); laguntza hori ez da bateragarria aurrekoarekin.
- Lagina laborategira bidali, Eskualdeko Nekazaritza Bulegoen
bidez edo beste edozein bitartekoren bidez. Hartzen
denetik laborategira iritsi arte denbora luzea igarotzen
bada hondatu egin daiteke lagina. Hori ekiditeko, hozkailuan
edota izozkailuan sar daiteke, egun batzuk igaroko badira.
- Analisia bukatzen denean, igorleari eskutitz bat bidaliko
zaio dagokion zenbatekoa ordain dezan. Laborategiak ordainketaren
ziurtagiria jasotzean bidaliko du saiakuntzaren txostena.
Txostena interpretatzeko, aholku hauek kontsulta daitezke:
SIFA web orria, http://www.mapa.es/es/agricultura/pags/fitos/registro/menu.asp#art5
(http://www.mapa.es/es/agricultura/pags/fitos/registro/menu.asp),
azken hori landare osasuneko produktuen erregistroko informazioa
da. Argitaratutako artikuluak ere kontsulta daitezke.
En esta área de trabajo se determina
la posible presencia de residuos de plaguicidas no autorizados
y de concentraciones por encima de los Límites Máximos
de Residuos establecidos por la Unión Europea (L.M.R.).
|