| Lan arlo honetan produktu
farmakologikoen hondakinik dagoen begiratzen da, 1749/1998
Errege Dekretuaren arabera. Neurtu ohi diren parametroak talde
hauetan banatzen dira:
- Antibiotikoak/Inhibitzaileak
- Beta agonistak
- Kokzidiostatikoak
- Kortikoesteroideak
- Hormonak
- Kinolonak
- Tiuraziloak
- Lasaigarriak
Helburuaren arabera, analisiak matrize baten edo bestearen
gainean egiten dira (muskulua, ilea, gernua...). Halako saiakuntzak
behar izanez gero, laborategiarekin harremanetan jarri behar
da aldez aurretik.
|