| Analisi fisiko eta kimikoa
bazken, pentsuen eta lehengaien elikadura balioa zehazteko.
Era berean, animalia jatorriko substantziarik ote dagoen eta
ongarri konposatuen osaketa mikrografikoa (lehengaien %a)
zein den zehazteko aukera ere eskaintzen dugu. Honako urratsak
egin behar dira:
- Lagina hartu. Pentsuen, lehengaien eta siloratu gabeko
bazken kasuan, 1 kg nahikoa izango da.
Siloratuen laginen kasuan, daukaten likido kopurua (zukua)
kontuan hartuz, hori baino kopuru handiagoa hartu beharko
da, materia lehorraren arabera ebaluatzen baita bere kontserbazio
egoera (pH-a eta nitrogeno amoniakala).
- Dagokion inprimakia
bete. Prezioak inprimaki horietan agertzen dira. Eskualdeko
Nekazaritza Bulegoen bidez bidalitako laginek eta lurralde
historikoko elkarte profesionaletako kideek %85eko diru
laguntza izango dute (Gilbe, Fruitel, Lurgintza...).
- Lagina laborategira bidali, Eskualdeko Nekazaritza Bulegoen
bidez edo beste edozein bitartekoren bidez.
Analisia bukatzen denean, igorleari eskutitz bat bidaliko
zaio dagokion zenbatekoa ordain dezan. Laborategiak ordainketaren
ziurtagiria jasotzean bidaliko du saiakuntzaren txostena.
Siloratuen laginen analisien emaitzak interpretatzeko aholku
hauek eta argitaratutako artikuluak
kontsulta daitezke.
|