Nekazaritza Laborategiak hainbat landare moten elikadura egoera ebaluatzeko aukera eskaintzen du. Landare guztientzako erreferentzia taularik ez dagoenez eta elikadura egoera onenak klimatologiaren mende ere egongo direnez, beharrezkoa da gabeziarik ez duten aleak edukitzea, gabeziadun laginekin alderatu ahal izateko. Horrelako analisiak eskatzeko honako urratsak egin behar dira:

  1. Lagina hartu. Esan dugun bezala, laginak landare “osasuntsutik” eta landare “gaixotik” hartu behar dira. Kopuruak adierazgarria izan beharko du; horretarako “Erdien legea” bete beharko da, hau da, landarearen garaiera kontuan izanik erdi parean dagoen adar bat aukeratu behar da, eta horren erdian dagoen hosto bat hartu. Gauza bera egingo da 200 bat g-ko lagina lortu arte. Lagin bakoitza zerena den argi adierazi. EZ SARTU PAPEREZKO ETIKETAK POLTSEN BARRUAN.
  2. Dagokion inprimakia bete. Prezioak inprimaki horietan agertzen dira. Eskualdeko Nekazaritza Bulegoen bidez bidalitako laginek eta lurralde historikoko elkarte profesionaletako kideek %85eko diru laguntza izango dute (Gilbe, Fruitel, Lurgintza...).
  3. Lagina laborategira bidali, Eskualdeko Nekazaritza Bulegoen bidez edo beste edozein bitartekoren bidez.

Analisia bukatzen denean, igorleari eskutitz bat bidaliko zaio dagokion zenbatekoa ordain dezan. Laborategiak ordainketaren ziurtagiria jasotzean bidaliko du saiakuntzaren txostena.