Fraisoroko Zentroko Serologia Laborategiak aztertzen ditu abereen osasun kanpainetatik datozen odol serumen analisiak –bai abereak berritzeko eta bai jarraipena egiteko diren kasuetan– eta horien analisi patologikorako laginak bidaltzen ditu. Horrelako parametroak Gipuzkoako Foru Aldundiko Abeltzaintza Zerbitzuak kudeatzen ditu.

Kanpaina materiala edo abeltzaintzarekin erlazionaturik dauden zenbait produktu jasotzeko edo telefonoz eskatzeko, ordutegi bat ezarri dugu: astelehen, asteazken eta ostiralak 7:30etatik 13:00era.

Ordutegi eta egun hauetatik kanpo deiak ez ditugu jasoko. Beraz, ENB batean ostiralerako materiala nahi izanez gero, asteazkenean eskatu behar da dagokion ENBra garaiz irits dadin.

Azteazkenero 7:30etan NEIKER-Deriora bidalketa egiten dugu, bertan azterketak egiteko. Errai, umeki edo bestelakoak eta odola edo serum dituzten saiodiak bidaltzen ditugu. Bidalketa honek ezin du orain egiten dugun bezala jarraitu (poltsetan, eskularruetan eta abar...). Lehenengoentzat (errai, umeki,...) kontainerrak erabiltzea beharrezkoa da eta halako kontainerrak laboratorioan daude (Abeltzaintza biltegian). Kanpoko aldean bere garraiorako txostena eraman behar dute. Odola edo serum duten saiodiak estankoak izan behar dira. Saiodi bakoitza argi identifikatua egongo da eta dagokion analisien eskaera bete beharko da.

Behar bezala bidaltzen ez diren laginak ez ditugu jasoko.

Argibideetarako deitu Carlos Boixi 943112042 telefonora edo idatzi cboix@gipuzkoa.net helbidera.