| Analisi guztiak landaketa
zoruen emankortasunari buruzkoak dira, metal astunen ondoriozko
kutsadurari buruz urteetan zehar burutu diren lan jakin batzuk
salbu.
“Ohiko” analisien artean garrantzitsuenak
dira laginaren jatorriaren arabera (baratzea, negutegia...)
egiten diren saiakuntzak. Zoruen analisiak eskatzeko, honako
urratsak egin behar dira:
- Laginak
hartzeko argibideak irakurri. Zoru analisien emaitzek
landaketaren elikadura egoera zein den esan diezaguten beharrezkoa
da laginak ondo adieraztea sustraiak sartuta dauden zoruaren
ezaugarri nagusiak.
- Lagina hartu. Lagin bakoitza zerena den argi adierazi.
EZ SARTU PAPEREZKO ETIKETAK POLTSEN
BARRUAN.
- Dagokion inprimakia
bete. Prezioak inprimaki horietan agertzen dira. Eskualdeko
Nekazaritza Bulegoen bidez bidalitako laginek eta lurralde
historikoko elkarte profesionaletako kideek %85eko diru
laguntza izango dute (Gilbe, Fruitel, Lurgintza...).
- Lagina laborategira bidali, Eskualdeko Nekazaritza Bulegoen
bidez edo beste edozein bitartekoren bidez.
Analisia bukatzen denean, igorleari eskutitz bat bidaliko zaio
dagokion zenbatekoa ordain dezan. Laborategiak ordainketaren
ziurtagiria jasotzean bidaliko du saiakuntzaren txostena.
Txostena interpretatzeko, aholku hauek kontsulta daitezke:
Argitaratutako artikuluak
ere kontsulta daitezke.
|