Laborategiak esperientzia eta ospe handia du lan arlo honetan, beste zentro europar batzuekin elkarlanean baitihardu kasu bakoitzean ezarri beharreko araudia prestatzen. Horren ondorioz, jakina da analisi prozesua joko eremuak ebaluatzeko jarraitu beharreko etapetako bat baino ez dela, eta proiektuak hasieratik kudeatzeko aukera eskaintzen da, baita horien ezarpena bertatik bertara ikuskatzekoa ere.

Hori guztia dela eta, gutxitan bidaliko dira laginak besterik gabe laborategira; normalean aurrez adierazi beharko da arazoa edo eskatutako proben helburua.

Oro har, eremu horrek barne hartzen ditu bai zoruen, bai hondar, legar eta medeagarri organikoen laginak, joko eremu baten sustraitze eta drainatze geruzen osagai diren heinean lagin horiek ebaluatzeko. Futbolekoetan ez ezik, errugbiko, golfeko eta beste hainbat kiroletako zelaiak ere aztertzen dira.

Analisiaren beharra zehaztu ondoren egin beharreko urratsak honakoak dira:

  1. Laginak hartu. Materialen analisi granulometrikoa egin nahi denean gutxienez 2 litro beharko dira. Proportzio desberdinetan nahasitako materialen propietateak aztertu nahi direnean (hondarra-lurra, hondarra-medeagarri organikoa), 10 litro beharko dira gutxienez osagai nagusiaren kasuan eta 2 litrokoa bestearen kasuan (lurra edo medeagarri organikoa).
  2. Dagokion inprimakia bete. Prezioak inprimaki horietan agertzen dira. Eskualdeko Nekazaritza Bulegoen bidez bidalitako laginek eta lurralde historikoko elkarte profesionaletako kideek %85eko diru laguntza izango dute (Gilbe, Fruitel, Lurgintza...).
  3. Lagina laborategira bidali, Eskualdeko Nekazaritza Bulegoen bidez edo beste edozein bitartekoren bidez.

Analisia bukatzen denean, igorleari eskutitz bat bidaliko zaio dagokion zenbatekoa ordain dezan. Laborategiak ordainketaren ziurtagiria jasotzean bidaliko du saiakuntzaren txostena.

Txostena interpretatzeko, aholku hauek kontsulta daitezke: