| Arlo honetan lagin mota
horien analisi zehatzak egiten dira, nazioarteko arauen arabera
(zentro honek arau horien eraketan parte hartu du). Laborantzarako
substratuetan (zohikatza, enbor azala eta antzekoak), normalean,
propietate fisikoen inguruan egiten dira saiakuntzak, emankortasunaren
inguruan baino gehiago, horiexek baitira kalitate irizpideek
kontuan hartzen dituztenak. Medeagarri organikoetan, aldiz,
parametro garrantzitsuenak ongarritze gaitasunarekin lotutakoak
dira. Arlo honetan aztertzen dira baita ere konpostak eta
beste hainbat material (hondarra, enbor azala, perlita...),
bai substratu moduan, bai medeagarri moduan, aurreikusitako
funtzioaren arabera.
Fraisoro Zentroko laborategiak ENACek emandako
434/LE1057 zk. kreditazioa du, substratuetan eta lur-hobetzekoetan
parametro hauek analizatzeko:
a) pH erauzketa eta potentziometria bidez, 1,7 eta 12 artean
(2001eko urtarrileko UNE-EN13037 araua)
b) Eroankortasun elektrikoa, erauzketa eta konduktibitate
zelula bidez, 10 eta 50000 µS/cm artean (2001eko urtarrileko
UNE-EN13038 araua)
c) Materia organiko eta errauts edukia, grabimetria bidez
(2001eko urtarrileko UNE-EN13039 araua)
d) Saiakuntza kimiko eta fisikoetarako laginak prestatzea,
materia lehorra, hezetasuna eta laborategiko itxurazko dentsitate
trinkotua neurtzea (2001eko maiatzeko UNE-EN13040 araua)
e) Propietate fisikoak: itxurazko dentsitatea, aire eta ur
bolumena, guztizko kontrakzioa eta porositatea, tenkatze eta
grabimetria bidez (2001eko urtarrileko UNE-EN13041 araua)
Analisiaren eskaera egin aurretik argibideak behar izanez
gero, laborategiarekin harremanetan jarri behar da, lagin
hartzea oso desberdina izan baitaiteke, baita egin beharreko
analisi mota ere (sustratos@gipuzkoa.net).
Analisiaren premiak zehaztu ondoren, honako urratsak egin
behar dira.
- Lagina hartu. Aurrez laborategiarekin harremanetan jarriz
gero, honako hau argitu behar da: analisi fisikoak behar
badira 20 bat litroko gutxieneko bolumena
beharko da; analisi kimiko hutsetarako, berriz, nahikoa
dira 5 litro.
- Dagokion inprimakia
bete. Prezioak inprimaki horietan agertzen dira. Eskualdeko
Nekazaritza Bulegoen bidez bidalitako laginek %75eko diru
laguntza izango dute. Lurralde historikoko elkarte profesionaletako
kideek %85eko diru laguntza izango dute (Gilbe, Fruitel,
Lurgintza...); laguntza hori ez da bateragarria aurrekoarekin.
- Lagina laborategira bidali, Eskualdeko Nekazaritza Bulegoen
bidez edo beste edozein bitartekoren bidez.
Analisia bukatzen denean, igorleari eskutitz bat bidaliko
zaio dagokion zenbatekoa ordain dezan. Laborategiak ordainketaren
ziurtagiria jasotzean bidaliko du saiakuntzaren txostena.
Txostena interpretatzeko aholku
hauek eta argitaratutako artikuluak
kontsulta daitezke.
|