Fraisoroko Zentroak Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuari eskaintzen dio zerbitzua, baita Gipuzkoako Foru Aldundiko gainerako departamentuei, beste hainbat erakunderi eta bere laguntza eskatzen duten partikular jakin batzuei ere.

 
INGURUMEN ARLOKO KONPROMISOA
 
Gipuzkoako Foru Aldundia, bere eskumenekoak diren gaietarako gobernu eta administrazio organoa denez, ingurumena zaintzeko xedez, eskaintzen dituen zerbitzuen ingurumen eragina gutxitu beharraz jabetu da, jendartearentzat eredu izateko eta Gipuzkoaren Garapen Iraunkorra sustatzeko.
 
Zentzu horretan konpromisoa hartzen du ingurumena babestera bideratutako ekimenak garatzeko, besteak beste, irizpide hauek txertatuz:
 
  • Baliabideen erabilera aurreztu eta arrazionalizatzea
  • Energia berriztagarriak bultzatzea
  • Hondakin kopurua eta isuri kutsagarriak gutxitzea
  •  
    Fraisoroko Ingurumen eta Nekazal Laborategia, Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzua denez, bere egiten du ondorengo konpromisoa:
     
  • bere zerbitzuak sortzen duen ingurumen eragina gutxitzea, eta
  • legeak agindutako eta hitzartutako betebeharrak betetzea
  •  
     
    XEDEA
     
    Bere funtzio batzuk analisi hutsekoak dira eta beste batzuk aholkularitzakoak, eta ondorengo lan arloetan banatzen dira:
     
    Zoruak
      
    Nekazaritza zoruen, kutsatutako lurren eta abarren analisi fisiko eta kimikoa.
      
    Nekazaritzako elikagaien kalitatea
     
    Landare osasuneko produktuen hondakinen analisia frutak, barazkiak, pentsua... bezalako matrizeetan. Kontaminatzaileen analisia (nitratoak, metal astunak...).
     
    Hondakin farmakologikoen kontrola
     
    Pentsuen, uraren eta animali produktuen analisia.
     
    Nekazaritzarako substrartuak, medeagarri organikoak eta konpostak
     
    Propietate fisiko eta kimikoen ebaluazioa.
     
    Animalien elikadura
     
    Bazken, pentsuen eta lehengaien elikadura balioa zehazteko analisi fisiko eta kimikoa.
     
    Urak eta isuriak
     
    Horniketarako uren kontrol analitikoa; baita euri, ibai eta abarretako uraren kutsadura mailarena eta nekazaritzako eta abeltzaintzako nahiz industriako isurien indar kutsatzailearena ere.
     
    Belar naturaleko kirol zelaiak
     
    Zelaiak egiteko, hobetzeko eta zaintzeko proiektuak egin eta aurrera eraman. Materialen eta nahasketen kontrola, kirol zoruen kontrola eta abar.
     
    Landareak
     
    Fruta-arbolen, zelaien, barazkien, apaingarrien eta abarren elikadura egoera ebaluatzeko hostoen analisia.
     
    Zerga bereziak
     
    Foru Ogasuneko Zerga Berezien Zerbitzuak bidalitako laginei buruzko irizpenak (hidrokarburoetan, alkoholetan, edari alkoholdunetan eta abarretan).
     
    Serologia
     
    Serologia laborategiak egingo ditu abereen osasun kanpainetatik datozen odol serumen analisiak –bai abereak berritzeko eta bai jarraipena egiteko diren kasuetan– eta horien analisi patologikorako laginak bidali eta materiala banatuko du.
     
    Landare osasuna
     
    Bere funtzio nagusia da landatutako landareek pairatzen duten gaitz ororen diagnosia egitea.
     
    Airearen kutsadura
     
    Esekitako partikula totalen eta irazki atmosferikoetako metal astunen analisia.
     
    Hazi-jartzea
     
    Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 7:30 – 13:00 bitartean, intseminazio unitateak Aberekin Zentrotik datozen hazi dosiak banatuko dizkie albaitari eta abeltzainei, baita nitrogeno likidoa eta hainbat material osagarri ere.
     
    OHARRA: oro har, komenigarria da Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetako, erakunde profesionaletako edo beste nonbaiteko teknikariren baten aholkuei jarraitzea, bai laginak analizatu ala ez erabakitzeko, bai analisi mota hautatzeko eta ondoren hori interpretatzeko.